Euskal Hedabideentzat diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideak laguntzeko deialdia irekiko du


5.480.000 euro bideratuko ditu euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko xedez.

Europa press
Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko den Agindua onartu du, "Hedabideak" izeneko deialdia, alegia. Deialdi honetan begiz jotako xedeari aurre egiteko, 5.480.000 euro erabiliko dira.
"Hedabideak" deialdiak hedabideen 2011ko jarduna hartuko du kontuan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa, eta bere helburua da euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzea.
Laguntzak emateko, Aginduak hedabideak sailkatzen ditu. A taldea, euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatua barne hartzen duena da, bai euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren egunkariak bai udalerri eta eskualde jakinetan zabaltzen diren egunkariak. Euskara hutsezko eguneroko prentsa inprimatuaren talde honetarako 2.000.000 euro erabiliko dira.
B taldea euskara hutsezko aldizkari inprimatuak dira. Hemen euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak (pentsamendua, zientzia, musika, natura, haur eta gazteei zuzendutakoak...) sartzen dira, bai eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak ere. Talde honetarako 2.050.000 euro erabiliko dira, honela banatuta: 1.250.000 euro informazio orokorreko aldizkarietarako eta aldizkari espezializatuetarako, eta 800.000 euro informazio orokorreko aldizkarietarako.
C taldean, nagusiki gaztelania darabilten egunkariek prestatu eta zabaldutako euskara hutsezko gehigarriak sartzen dira. Honako kasu honetan, eskatzailea eta onuraduna gehigarria zabaltzen duen egunkariaren edizio-enpresa izango da. Gehigarri hauek argitaratzeko 250.000 euro erabiliko dira.
D taldea, emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak dira. Atal honetarako 250.000 euro erabiliko dira. E taldeari dagokionez, emititu ahal izateko beharrezkoak diren gaikuntza tituluen jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren telebistak dira, eta talde honetarako 550.000 euro erabiliko dira.
F taldean internet bidezko hedabideak eta berri-agentziak sartzen dira. Atal honek euskara hutsezko egunkari eta aldizkariak hartzen ditu, zati batean edo osorik euskaraz ari diren irratiak, eta notiziak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak. Talde honetarako 380.000 euro erabiliko dira.
Laguntzen deialdi honetan parte hartu nahi duen orok nahi dituen beste eskabide-orri aurkezteko aukera izango du, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Hemendik hartuta: http://www.lanabesa.com/

0 comentarios:

Publicar un comentario