Hearst eta Espainia eta Kubaren arteko gerra.






Gerra Hispaniar-Estatu batuarra inflexio puntu bat kontsideratu zen bai propagandareb hasieran eta prentsa horiaren hasieran. Gerra hau,  komunikabideen eraginez sortutako lehen gatazka armatua izan zen.
Gerra honetan William Randolph Hearstek, eragina izan zuen. Izan ere bera “Diario de Nueva York” egunkariaren jabea zen, eta berak egunkarian borroka honi buruzko artikulu sentsazionalistak argitaratu zituen.
Bera momentu hartan gizon garrantzitsu bat zen prentsaren mundua eta Kubara korrespontsalak bialdu zituen gatazkaren berri emateko. Korrespontzalaren lana, han gertatzen ari zenari buruzko informazio grafikoa bialtzea zen, baina, korrespontsalek hango egoera ikusita, ezer ez zela gertatzen ikusita, informazioa asmatzen hasi ziren Hearsten esanetan.
1898.urtea zen, Kuba garai hartan Espainiaren kolonietako bat zen eta gizartea banatua zegoen, Espainiaren menpe jarraitu nahi zutenen eta independentzia nahi zutenen artean. Horren ondorioz, gatazkak hasi ziren eta EEUU-ak gatazka horiek jarraitzen zituzten, Hearts-ek argitaratzen zituen artikuluen ondorioz.
Hearste-ek artikulu horietan Kuban gatazka odoltsuak, kontzentrazio eremuak…etab.., aipatzen zituen, esan bezala korrespontzalek asmatutakoak. Nolabait EEUU-ko jendeari artikulu hauekin eragiteko, morboa sortzeko, haiengan efektua sortzeko.
            Eta horrela izan zen, Hearts-ek  gerra bat asmatu zuen. Gerra bat asmatu zuen, EEUU eta Espainiaren artean, Kubaren independentzia lortzeko eta Espainiak zuen hegemoniarekin amaitzeko.
            Gerra honekin, Hearstek prentsak duen boterea erakutsi zuen, prentak eragin dezakeena, prentsak politikaren eta negozioen nokaroak aldatzeko duen indarra. Eta baita ere, prentsaren ondorioz iritzi publikoa eta baita historia alda daitekeela agerian utzi zuen.

0 comentarios:

Publicar un comentario