iPaderako aurreneko egunkaria
Ukitzen diren albisteak, 360 graduko argazkiak, goi bereizmeneko bideoak, audioak eta sare sozialetara hatz batekin bidal daitezkeen albisteak. Goizero albisteak jasotzeko modu berri bat eskainiko du The Daily-k, iPad gailurako propio sortutako aurreneko egunkariak. Egunkaria irakurtzeko, iPadaren erabiltzaileek astean 0,72 euro ordaindu beharko dituzte; aurreneko bi asteetan doakoa izango da.
New Yorkeko Guggenheim musoean egin zuten atzo The Daily-ren aurkezpena. Rupert Murdochek azaldu zuen egungo gazteek ez dituztela egunkari tradizionalak irakurtzen, baina komunikabideak kontsumitu bai. «Tableten garaian, konbentzituta nago ahots fresko eta sendo baterako lekua dagoela»
Gehiago jakiteko: Berria aldizkarian

0 comentarios: