1998ko uztailaren 15ean itxi zituen guardia zibilak Egin eta Egin Irratia, Baltasar Garzon epailearen aginduz, ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. (Iturria: Wikipedia I). 1999ko otsailean, Garzon epaileak sei hilabetez luzatu zuen itxiera, eta epe hura amaituta, 1999ko abuztuan, egunkaria eta irratia irekitzeko baimena eman zuen. Urriaren 18an, ordea, administratzaile judizialak esan zuen Egin-en proiektua bideraezina zela jada, zor asko zituela-eta. Gara egunkariak hartu zion lekukoa 1999ko urtarrilaren 30ean –Euskadi Información behin-behineko egunkariak aurreneko urratsak eman ostean–, eta hark jarraitu zuen bidea. (Iturria: Wikipedia II)
2005eko ekainaren 21ean, 19/98 makroprozesuaren ahozko epaiketa hasi zen. Orotara 52 lagun auzipetu zituzten, Orain –hura zen Egin egunkariaren enpresa argitaratzailea– kasukoak barne. 2007ko azaroan auzipetu gehienak atxilotu zituen poliziak, 18/98 sumarioa publiko egin ez bazen ere. Urte hartako abenduan publikatu zen sententzia. Orain-Egin kasuan auzipetutako lagunei 4 eta 22 urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste. (Kronologia osoa eta auzipetuei ezarritako zigorrak banan-banan: www.egin10.info). Gauzak horrela, 2009an Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Orain SA eta beste hainbat enpresaren gaineko erabakia, eta euren jarduna ez zela legez kontrakoa adierazi zuen. Hedabideen itxiera bertan behera laga arren, denbora gehiegi pasa zen egunkaria eta irratia berriro ireki ahal izateko. (Albistea El Correo egunkarian eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroaren adierazpenak www.rtve.es webgunean). Egin-eko langile izandakoek gogor salatu zuten lankide ohientzako kartzela zigorrak mantendu izana (Gara).
Argia.com-etik aterata
Blogger Templates
Con la tecnología de Blogger.
Followers
Datos personales
- modeduak3140
- EHUko hiru ikasle gara: Uxue, Maialen eta Iratxe. Publizitate eta Harreman Publikoak ikasten dugu.
Risi
Powered by WordPress
©
Modeduak3140 - Designed by Matt, Blogger templates by Blog and Web.
Powered by Blogger.
Powered by Blogger.

0 comentarios: