El Mundo eta Orbyt









"El Mundo en Orbyt", espainiar egunkariaren edukien plataforma dugu. Honen bitartez, El Mundo egunkariak argitaratzen dituen 20 publikazioak bateratzen ditu eta jendeari ordainketaren bitartez zabaltzen dituzte. Publikazio hauen artean aurkitzen dira paperezko edizio guztiak, egunkariak zein aldizkariak, eta hauen osagarri guztiak (El Mundo, Expansión, Marca, La Razón...) . Gainera, plataforma honek, bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu: hemerotekaren kontsulta, iritziak emateko aukera, erredakzioarekin kontaktuan egoteko aukera eta deskontuak eta abantailak.
Orbyt plataforma 2010eko martoaren 8an martxan jarri zen. Plataforma berri hau "El Mundo" egunkari digitalaren bizikide izango da. Kontuan izan behar dugu "El Mundo" egunkariaren interneteko edizioa Espainian dela informazio liderra eta 24 milioi irakurle izaten duela. Gainera interneteko edizio hau Orbyt-ekin lehian jarraituko du, "El Mundo" interneteko edizioa doakoa baita eta sarbide askea du azken orduko informazio guztietara.
Dena dela, "El Mundo" paperezko edizioari harpideduta dauden guztiak Orbyt plataformarako sarbide askea dute. Harpidedun bakoitzak plataforman sartzeko klabe bana du eta, honen bitartez, edozein ordenagailutik zerbitzua erabil ditzake nahi haina aldiz.
Hau guztia gutxi balitz, orain dela gutxi palazararatu ziren dispositibo mugikorrentzako aplikazioak. iPhone, iPad eta Balckerry ekaintzen dute Orbyt zerbitzua erabiltzeko aplikazioa.

Informazio gehiagorako:
http://quiosco.orbyt.es/ 

0 comentarios:

Publicar un comentario